Datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du Andoaingo Udalak, lehiaketa baten bitartez aukeratuko dituzten 12 argazkirekin. Saridun bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, Salkin elkarteko dendetan gastatzeko.
Urriaren 20ra arte izango da irekita musika-talde amateurrentzako soinu-ekipoak eta instrumentuak erosteko diruz laguntzeko deialdia. Eskaera, egun horren aurretik sartu beharko dute interesa dutenek. Informazio gehiagorako, egin klik HEMEN.
Lau saio izango dira: irailaren 30ean, urriaren 18an, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an. 2021ean jaiotako haurren saioak 18:00etan hasiko dira, eta 2022an jaiotakoenak 17:00etan. Mari Garciak gidatuko ditu guztiak.
Euskal Herriko Torturatuen Sareak arreta zerbitzua eskainiko du Andoainen, datozen egunotan, "bertako torturatuei karpetak helarazteko, banatutako karpetak jasotzeko, zalantzak argitzeko eta beharrezko laguntza eskaintzeko".
Astearte arratsaldean zabalduko dute erakusketa eta egun berean izango da lau hitzaldietako lehena. Hitzordu guztiak Bastero Kulturgunean izango dira.