Lorezaintzara bideratu zuen bere ibilbide profesionala Aritz Usandizaga larrauldarrak. Lore eta landareak zaintzeaz gain, zuhaitzak kimatu edota lorategiak osatzeko lanak ere egiten ditu.
Done Joan Bataiatzailearen egoitzako langileek protesta burutu zuten lehengo asteartean, hilaren 27an. ELA sindikatuko Joseba Iturbek azaldu zituen arrazoiak.
Susana Maroto sexologo eta psikologoa, berdintasuneko teknikaria da udaletxean eta herriko egoeraren diagnosia egiten ari da. Martxoan egingo dute jasotako emaitzen aurkezpena.
Hogeita hamar urtetik aurrerako pertsonei zuzenduriko elkartea zabaltzeko asmoa dute Lardamuño etxean. Aisialdiko behar ezberdinak betetzea da elkartearen helburu nagusia.
2000ko abenduan iritsi ziren eskualdeko etxeetara Txolarre irratiaren lehen doinuak. Hori ospatzeko, ekitaldi sorta bikaina antolatu dute otsailetik maiatzera bitarte.
Gaur goizean ekin diote Jesusen Bihotzaikastolako kideek III. Kultur asteari. Aurtengo edizioa Benito Mujika lankide eta irakasle ohiaren omenez antolatu dute. Hara hemen egitaraua: