Aiurri
2018(e)tik partaide / 23683 post
Jarraitu
Oinkari dantza taldearen zozketa

2008 urt 24 Amasa-Villabona

Urtarrilaren 20an burutu zen Oinkari dantza taldearen egutegien zozketa. ONCE-ren zozketaren arabera, 15 lagunentzat Asteasuko Sarasola sagardotegian afaria eta Gabonetako saski ederra irabazi duen e…
Lehen aldiz, Beterriko bertsolari txapelketa

2008 urt 23 Eskualdea

Larramendi Kultur bazkunaren ekimenez, Beterriko I. bertsolari txapelketa jokatuko da eskualdean.Taldekako txapelketa izango da.
Arkupeko pilota txapelketa martxan

2008 urt 23 Asteasu

Udaletxe azpiko arkupea pilotaleku bihurtzen da larunbatero. Izan ere, urtarrilaren 12an jarri baitzen martxan arkupeko pilota txapelketa. Joko bizi eta azkarra bertatik bertara ikusteko aukera pareg…
Eskola sortzeko bidean, hogeita hamairu urteren ostean

2008 urt 23 Larraul

Larraul da Aiztondo bailaran eskolarik ez duen herri bakarra. 33 urte dira herri eskola itxi zutenetik. Urteetako hutsunea gainditu nahian ari da orain guraso batzordea.
Kornelio Urkia, ehun urteko herritarra

2008 urt 23 Zizurkil

San Anton egunean bete zituen 100 urte Kornelio Urkiak. Mende bat gainean izan arren, harritzeko moduko sasoia eta argitasuna ditu Zizurkilen jaiotako tolosarrak.
Agur, Pedro eta Benita

2008 urt 23 Amasa-Villabona

Urtarrilaren 2an hil zen Pedro Arratibel Epelde.  Pedro joan eta handik egun gutxira, urtarrilaren 12an zendu zen Benita Ormazabal Murua villabonatarra, 96 urte zituela.
Garaian garaiko barazkiak

2008 urt 23 Amasa-Villabona

Uztaro kooperatibak garaian garaiko barazkiak eskaintzen ditu. Amasa-Villabonan zortzi bazkide ditu eta egitasmoaren nondik norakoak azaldu dituzte.
Iñauterien atarian, Kaldereroak

2008 urt 23 Eskualdea

Inoiz baino goiztiarrago, urtarrilaren 26an iritsiko dira kaldereroak Andoainera. Euren kantu eta doinu bereziekin iñauteriak gertu direla jakinaraziko diete andoaindarrei.
Jokalari trebeak

2008 urt 23 Eskualdea

Indar handia du eskubaloiak Andoainen eta horren lekuko jokalariek erakusten duten maila ona. Hainbat jokalari euskal selekzioan aritu da hilabete honetan.
Gabiltza artisauen bilgunea Asteasun

2008 urt 23 Asteasu

Udazkenean zabaldu zuten Asteasun Gipuzkoako artisau elkartearen egoitza berria. Hogeita hamar artisautik gora biltzen da elkartearen baitan.
KZ gunea

2008 urt 21 Zizurkil

Bihar asteartea, urtarrilaren 22a, KZ gunean tutorearen bisita izango da 16:00etatik 18:00etara.
Ikastaroetan izen-ematea

2008 urt 21 Zizurkil

Dantza afrikarra, patchwork.a, marrazketa, euskal dantza edo dantza modernoa garatzeko aukera Zizurkilen eskaintzen diren ikastaroetan.