Gaur, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza izango da, goizez nahiz arratsaldez.
Sei ikertzaileren lanen eta bi argitalpenen berri emango dute hitzorduan; gainera, gradu amaierako lanentzat berriki Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak deitutako saria ere banatuko da. Sarrera doakoa da, eta interesa duen edonor gonbidatuta dago.
15:00 Ipuin-kontaketa eta Hitzolariak San Millan ikastetxearen eskutik, herrigunean.15:15 Zubimusu ikastolako eta Pedro Mari Otaño eskolako ikasleak Joxe Arregi plazara joango dira hitzekin lanketa egitera eta harietan hitzak zintzilikatzera.16:00 Ekintza ezberdinak eskolako haurrekin.16:30-19:00 Hitzak zintzilikatzen joango dira herriko elkarteak txandaka.19:00 Amaiera ekitaldia eta zintzilikatutako hitzen irakurketa.
15:00 Hitzen sarea osatuko dute herriko plazan. Bazkal ondorengo kafea, txokolatea eta goxoa eskainiko dituzte.
Andoaingo Udaleko egutegiaren argazkiak dagoeneko erabaki dituzte, eta sari banaketa ekitaldia datorren abenduaren 3an izango da. Udal artxibo berrian, iluntzeko 19:00tan hasiko den ekitaldian.
19:00 Xabier Leturiaren "Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea" liburuaren aurkezpena, kultur aretoan.
Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe
"Esencia eta Existence" erakusketa Basteron.
Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:
Eguberri Gol! Gabonetako lehen kanpusean izena emateko epea zabalik dago gaurtik abenduak 4ra arte. Abenduak 26, 27, 28 eta urtarrilak 2,3,4 egunetan egingo da; futbol negulekuak 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaio direnentzat dago zuzenduta. Ordutegia, berriz, goizeko 09:30etatik eguerdiko 13:00tara izanen da. Horrez gain, haurrak 09:00etatik aurrera utzi ahal izango dira Ubitarten. Txanda bakarra egin nahi duenarentzat prezioa 50 eurokoa izango da. Bi txanda nahi dituenarentzat prezioa 90 eurokoa izango da. Kontaktua: euskalduna1923@gmail.com
'Andoaingo Bonoa', Salkineko dendetan. 40 euro ordaindu, 50 gastatu. Abenduaren 2tik 10era.