Urtarrilak 29, asteazkena
19:00 Kotxe karabana, Makaldegitik.
20:00 Kazerolada Goikoplazan.
"Lan, pentsio, bizitza duina" lemapean, Greba Orokorra deituta dago urtarrilaren 30erako. Eskualdean lan batzorde ugarik bat egin dute deialdiarekin. Grebaren atarian, asteazkenean, kotxe karabana eta kazerolada iragarri dituzte. Eta urtarrilaren 30ean, goizean goiz hasita eta iluntzera arte, ekitaldi ezberdinak burutuko dira Andoainen, Hernanin eta Donostian. Urtarrilak 29, asteazkena 19:00 Kotxe karabana, Makaldegitik. 20:00 Kazerolada Goikoplazan.
2020ko Udal aurrekontuei dagokionez, amasar eta billabonatarrek 400.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute. Bide horretan, gaur, urtarrilak 29, herritarren parte-hartze prozesuaren eta herri galdeketaren aurkezpen publikoa egingo da Subijana etxean, iluntzeko 19:00etan.
Urteroko legez, aurten ere Manuel Larramendi Kultur Bazkunak otsailaren 4an Santa Ageda bezperako erronda antolatuko du, herriko beste elkarte, ikastetxe eta talderen partaidetzarekin.
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren bezperan, kazerolada deitu dute. Asmoa gaueko 21:00tan Goikoplazan elkartzea da, handik herrian barrena jaisteko.
Irailean udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei aurkeztu genien Ipar Haizeatik idatzi dugun dokumentua, Andoaingo hondakinen kudeaketa eta gaikako bilketa hobetzen segitzeko asmoz.
Urtarrilaren 31ra arte luzatuko den janari bilketa Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatzen du. Herri mailan, Fleming herri eskolak, Zubimusu ikastolak, Oria merkatarien elkarteak eta Amasa-Villabonako Udalak egin dute bat ekimenarekin.
Larunbatean, erakusketa zabalduko dute motxila ibiltariak emandako fruituekin. Transmisioa landu dute oraingoan. Beraz, bertan izango dira ikusgai, otsailaren 8ra bitarte, gure txikiei etxean erakutsitako abesti, jolas, errezeta eta bestelakoak. Etxeetako ondarea ezagutu nahi izanez gero, gerturatu liburutegira, larunbata goizean, 11:00tatik aurrera.
Ikasleak matrikulatzeko epea zabalik dago jada, eta azken eguna otsailaren 7 izanen da.
Aurtengo edizioan errekonozituko diren 8 emakumeak hautatzeko prozesua urtarrilaren 27an hasiko da otsailaren 9ra arte (biak barne) izango da.
Fraisoro Eskolak ondoko ikastaro hau antolatu du:. ALOE VERA: MILAERABILERAREN LANDAREA. Ikastaroaren helburua da Aloe vera modu praktikoannola erabili ikastea, bere bertute gastronomiko, kosmetiko, medizinal etafitosanitarioak aprobetxatzeko, pateak, pureak, zukuak, kremahidratatzaileak, ongarriak, sustraitzaileak, fungizidak eta abar eginez.
Santa Ageda aurretik hiru entsegu egingo dira Lekaio Kultur Etxean, urtarrilaren 28-30 eta otsailaren 4an.
London, Polonia eta Mexiko aldean ibili da Maritxalar. Haren artelanak otsailaren amaiera bitarte ikusgai izango dira.
Udalaren parte hartze prozesuan proposamenak aurkezteko azken eguna. Webgunean, APPn eta herrian zehar zabaldutako buzoi eta gune ezberdinetan aurkez daitezke proposamen ezberdinak.