Erresidentzietako langileak greban daude eta mobilizazio ezberdinak deitu dituzte aste honetarako. Asteazken honetan, otsailak 26, konzentrazioa egingo dute Villabonako Malkar plazan, 11:00tan hasita eta ostegunean berriz, Tolosako Triangulo plazan elkartuko dira, ordu berean.
Biala orain! plataformak deituta, elkarretaratzea egingo dute otsailaren 26an, Zizurkilgo errotondan. Elbarrenatik egunero pasatzen den trafikoa arinduko duen saihesbidea eskatzen ari dira herritarrak aspalditik eta azken hilabeteotan, ekintza ezberdinak antolatzen ari dira. 18:00etan hasiko da elkarretaratzea.
18:30 Bastero Erakusketa gela. Pausoz pauso 2020 ekimenaren aurkezpena. Omendutako 8 emakumeekin solasaldia eta kartel lehiaketaren sari banaketa.
Andoaingo Asanblada Feministako kideek Emakumeen Nazioarteko Eguna prestatzeko lanetan dabiltza.Eguna guztien artean antolatzeko Andoaingo emakumeei deialdia zabaldu dute. Datorrenasteazkenean 18.30etan Urigainen elkartuko dira.
Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak, Tokikom tokiko hedabideen federazioak eta Aiurri hedabideak “TOKIKOM Wikiproiektua”ren egitasmoa ezagutzera gonbidatu nahi zaitu. Proiektu honen funtsa toki komunikabideetan dauden argazki zaharren artxiboa digitalizatu, antolatu eta erabilgarri jartzea da, hala komunikabidearentzat nola publiko orokorrarentzat. Egitasmo honen lehen pausoa Aiurriko argazki-funtsa sareratzen hastea izan da. Urrats berriak emateko asmoa dugu, toki hedabide gehiagoren parte hartzea sustatuz. Egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango duzu, Andoaingo ekitaldian. Bertaratuko zarelakoan, jaso ezazu ekimenaren partaideen agurrik beroena.
London, Polonia eta Mexiko aldean ibili da Maritxalar. Haren artelanak otsailaren amaiera bitarte ikusgai izango dira.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Martxoaren 1ean Lilatoian parte hartuko duten emakumeek joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute. Zerbitzu hori antolatu dute Adunan, Asteasun eta Zizurkilen.
Udaberriko kultur ikastaroen eskaintzaren berri eman du Amasa-Villabonako Udalak. Otsailaren 26tik martxoaren 6ra zabalik egongo da izena emateko aukera.
Otsailaren 26an eta 27an egongo da aukera 'Oporrak Bakean, bidaia bat baino gehiago' erakusketa bisitatzeko. Adunako Udalak antolatutako erakusketa da Tolosaldea Sahararekin elkartearen laguntzaz.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |