Izpegiko bidea-Gorramendi (1074)-Gorramakil (1087)- Amaiur. Irteera luzea edo motza egiteko aukera eskaintzen da. Izena emateko: Irailaren 8ra arte, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30era, elkartean edota mail bidez. Irailak 11, igandea
Izpegiko bidea-Gorramendi (1074)-Gorramakil (1087)- Amaiur. Irteera luzea edo motza egiteko aukera eskaintzen da. Izena emateko: Irailaren 8ra arte, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30era, elkartean edota mail bidez. Irailak 11, igandea
08:00 Diana. 11:00 Sardina eta sagardo dastaketa Urkamendi Elkartearen eskutik. 12:45 Herriko Bukalai Dantza Taldearen euskal dantza emanaldia. 13:30 Jubilatuen jolasak Elizpe Jubilatu Elkartearen eskutik. 14:30 Jubilatu bazkaria. 16:00 Xake eta XII. Joxe Arregi Mus Txapelketak. 16:30 Erraldoi eta buruhandien konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien Taldearen eskutik. 19:45 Tioteronen Festamentua dantza-ikuskizuna Festamentua. 22:00 Bea Larrañagaren Bonba bat naiz umore-bakarrizketa ikuskizuna.
Astelehenetik igandera, eta, hiru hilabetez jarraian, igerilekua zabalik izan da 10:00etatik 20:30etara. Ikasturtea hasi bitarte, beraz, igerilekuaz gozatzeko aukera izango da. Eguraldiak lagunduz gero, frexkatzeko aukera aproposa da. Ondo baino hobeto baliatu dute aukera hori urnietar eta andoaindar askok.
A15 eta N1 errepideen lotune berriak udalerriari eta bertako biztanleei kaltea ekarriko diola sinestuta, herritar talde batek plataforma sortu du. Eta abuztuaz geroztik ekimen betean dira. Herri bilerak deitu dituzte, Hirigintza batzordean parte hartu dute eta mozio bat aurkeztu dute udaletxean. Horrekin batera, ibilbide gidatua antolatu dute.
Nola identifika gaitezke erakusten dugunaren eta garenaren artean? Aske bizi dugu geure nortasuna? Botere harremanak ikusarazteko, zirku disziplinak akrobatikoak lengoaia gisan baliatzen dituen pieza da Mikra. DOAN
Benetan nihilista den emakume bat, kabestruekin bizi dela konturatzen da, hamster gurpil batetan bezala. Alferkeri existentzialaren erruz aberetuta dagoela, mundu anitz, urduri, kaotiko eta zehaztugabe batean bizi dela. Berea zentzurik gabeko existentzia dela, estua eta estresatua. Hala, lanari ekiten dio: plastikoak eta kanaberak erabiliz instalazioak egiten ditu, bere eskeletoarekin mintzatzen da, bere aldartea eta bere kanpoko itxura uztartzen saiatzen da; pozik jartzen da, funky, konspiranoika eta patafisika… Gogaitasun existentziala bilaketa motore gisa hartuta, bizitzearen funtsezko ariketa denak emanda esploratu nahi du.
Hilaren 21era bitarte izango dute herritarrek Lekaioko nahiz Sarobeko ikastaroen eskaintzen berri izan, eta haietan izena emateko aukera.
Irailak 9, ost. 17:00 Irailak 10, lar. 17:00 Irailak 11, igandea. 17:00.
Irailak 9, ost. 19:30 Irailak 10, lar. 19:30, 22:00. Irailak 11, igandea. 19:30. Irailak 12, astl. 19:30, 22:00.
Mendi irteera Pirinioetara Baños de Panticosa- Garmo Negro (3064)- Serrato (2701)- Piniecho (2566). Izen ematea eta informazioa: Irailak 1 eta 8. 649 717 182 (20:00-22:00). aizkardi@aizkardi.com Irailak 10 eta 11.
Sarobe arte eszenikoen guneak lau emanaldi programatu ditu hilabeteari begira: antzerkia, dokumentalen proiekzioa, kontzertua eta dantza ikuskizuna.