Eguerdiko 12:30ean prentsaurrekoa eskainiko dute Goikoplazan, Udaletxearen aurrean. Izan ere, Bazkardoko lotunearen arazoa aztertzeko Estatuko aurrekontu orokorretatik 476.000 euroko partida iritsiko da Andoainera, EH Bilduren proposamenetik abiatuta. Ibilbide berria diseinatzeko lagungarri izatea nahi du plataformak: “Andoaingo Udalari dagokio zenbateko ekonomiko hori kudeatzea”.
17:00 Gazteek antolatutako haur jolasak. 19:30 2023ko egutegirako argazkien aukeraketa liburutegian. 20:00 Kantu afaria herri ostatuan. Lehenik, haurrak. 20:30 Kantu afaria herri ostatuan. Ondoren, helduak. Txartelak salgai azaroaren 23ra bitarte.
18:00 Amasa-Villabonako plazatik hasita karro-poteoa Aiztondoko neska gazteen eskutik. 19:00 Elkarteratze ibiltaria Zizurkildik Villabonako plazaraino. 19:30 Amasa-Villabonako Berdura plazan "Azaroak 25" izeneko ekitaldia. 20:30 Pikoteoa eta karaokea Gaztetxean.
18:00 Asteasuko plazan, emakume taldeak elkarretaratzea eta ekitaldia antolatu du.
Andoaingo Mugimendu Feministak, Indarkeria Matxistaren Kontrako nazioarteko egunerako manifestazio deialdia egiten du. Azaroaren 25ean, ostirala, Zumea plazan arratsaldeko 18:00ean da hitzordua eta Goikoplazan bukaera emango zaio.
18:45 Zizurkilgo Joxe Arregi plazan Irradaka. Entsegua 18:30ean deitu dute. 19:00 Elkarteratze ibiltaria Zizurkildik Villabonako plazaraino.
INDARKERIA MATXISTAREN EMAKUME BIKTIMEI ETA BIZIRIK ATERA DIRENEI OMENALDIA. Goikoplaza, 19:00
KONTZERTUA: “ANARI”. Antolatzailea: Berdintasuna eta Gizarte Zerbitzuak lansailak. Bastero kulturgunea, 20:00
Gaztetxearen urteurrenaren harira, kontzertuak, ekitaldi kulturalak eta jokoak antolatu dira. Azaroak 30era arte luzatuko da ospakizuna.