Azaroaren 5ean, asteartearekin, izango da batzar orokorra, Erretore Etxean, 18:30etik aurrera. Honako gaiak jorratuko dituzte, besteak beste: Andoainen N-1 eta A-15 errepideekin dagoen arazoa, ITASA enpresak auzoan eragindako eragozpenak, Udalean aurkeztu eta konpondu gabe dauden auzo-arazoak, eta, proposamenak.
“Kirolaren egunerokotasuna” hitzaldia izango da azaroaren 5ean kiroldegiko aretoan, Andoaingo Txirrindularitza Eskolak antolatuta. Ander Altuna izango da hizlaria, kirol zientzietan graduatuta eta goi errendimenduko kirol zikloetan masterra duena.
Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Vilabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarren parte har dezakete Teodoro Hernandorena Ipuin Lehiaketan. 2018 urtean jaiotako gaztetxoetatik hasi, eta helduen maila bitarte, bost maila ezberdinetan banatzen da sariketa. Lanak aurkezteko azken eguna: azaroak 15, ostirala, arratsaldeko 14:00ak baino lehen.Infromazio gehiagorako jo
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |