Larunbatean, Goikoplazatik goizeko 09:00etan abiatuko da, eta Leitzaran bailarako hainbat txoko bisitatzeko aukera emango du.
Udaberrian sartuta, ganadua mendiko larreetara eramateko garaia iritsi da. Zizurkilen, bihar egingo dute Ezkeltzuko larreen irekiera. 11:30etan egingo dute ekitaldia eta ondoren, elkarrekin bazkalduko dute herriko baserritarrek.
Larunbat honetan ekitaldia antolatu du Oroituz, Andoainen elkarteak. Urtero bezala, jarduera ugari izango dira: lore-eskaintza, txalapartariak, bertsolariak, dantzariak eta Banda Errepublikanoa. 12:00tan hasiko da Alfaro parkean, Etxeberrietan.
Goikoplazako taberna-jatetxeak urteurreneko ospakizuna iragarri du, larunbat honetarako. Andoaingo artisten eskutik, hitzordu bikoitza iragarri dute: DJ Ezekielen saioa, eguerdian, eta Malkogarriyak taldearen kontzertuta, iluntzean.
Apirilaren 12an ospatuko da Danena Txirrindularitza elkarteak antolatzen duen Duatloia. Sprint distantziakoa da eta oso proba ikusgarria izaten da.
“Putaren Bakarrizketa Eroetxean”. Laura Penagos. 19:30, Atxulondo. 3 euro.
Udaleku eta ludoteka zerbitzuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago Larraulen. Apirilaren 28an zabalduko da Adunan. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte udalekuak eta ludoteka. Izena emateko, maiatzaren 9ra arteko epea izango da.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Apirilak 12, larunbata. 17:00 (euskaraz). Apirilak 13, igandea. 17:00.
Apirilaren 12-13an, mundu fantastikoa eta zientzia fikzioa uztartzen dituen rol edo mahai-jokoarekin lotutako Iberian GT Andoain txapelketa jokatuko da Basteron. Andoaingo Enderren Jokoa elkarteak antolatuko du txapelketa, eta aurrez erakusketa prestatu du Basteroko erakusketa gelan; gaurtik ostirala bitarte arratsaldero egongo da zabalik.
Apirilak 12, larunbata. 19:30. Apirilak 13, igandea. 19:30. Apirilak 14, astl. 17:00, 19:30.
Apirilak 12, larunbata. 19:30, 22:00. Apirilak 13, igandea. 19:30. Apirilak 14, astelehena. 19:30.