Ostirala, abenduak 13

19:00

Ukerdi Mendi film jaialdiko film emanaldia

Herriguneko San Millan eliza, Zizurkil | Zinema

Izabako Ukerdi mendi Film festibaleko filmen emanaldia. "Herriguneko San Millan eliza zine bihurtuko da eta Izabako jaialdiko filmak ikusiko ditugu. Emanaldiak martxan dauden bitartean, gainera, rokodromoa eta pilotalekua erabilgarri egongo dira umeentzat. Familian egiteko plan polita izan daitekela uste dugu", aipatu zuen. 19:00, lehenengo saioa. Treeline (iazko film irabazlea). Aurrera (iazko film labur onena). 20:00 Atsedena. Txokolate beroa eta pastak emango zaizkie bertaratutakoei, Zimiterioan. 20:30, bigarren saioa. RJ Ripper. (BTTei buruzko filma). Zabardast. (Eskiari buruzko filma). 18:30etatik 20:00etara, zabalik egongo da rokodromoa eta frontoia ere erabilgarri egongo da haurrentzat.

Ukerdi Mendi film jaialdiko film emanaldia Herriguneko San Millan eliza

Izabako Ukerdi mendi Film festibaleko filmen emanaldia. "Herriguneko San Millan eliza zine bihurtuko da eta Izabako jaialdiko filmak ikusiko ditugu. Emanaldiak martxan dauden bitartean, gainera, rokodromoa eta pilotalekua erabilgarri egongo dira umeentzat. Familian egiteko plan polita izan daitekela uste dugu", aipatu zuen.

19:00, lehenengo saioa.

  • Treeline (iazko film irabazlea).
  • Aurrera (iazko film labur onena).

20:00 Atsedena. Txokolate beroa eta pastak emango zaizkie bertaratutakoei, Zimiterioan.

20:30, bigarren saioa.

  • RJ Ripper. (BTTei buruzko filma).
  • Zabardast. (Eskiari buruzko filma).

18:30etatik 20:00etara, zabalik egongo da rokodromoa eta frontoia ere erabilgarri egongo da haurrentzat.

19:30

Elkarbizitza dantzaren bidez

Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta | Ikuskizuna

Egape ikastolako eta Magale ikastetxeko DBH 3.mailako ikasleek aste osoa daramate "Etxean, bai goxo etxean” ikuskizuna prestatzen. Serio ari dira lanean, Wilfried van Poppel eta Amaya Lubeigt dantzari eta koreografoaren esanetara.

Elkarbizitza dantzaren bidez Sarobe Arte Eszeniko Gunea

Egape ikastolako eta Magale ikastetxeko DBH 3.mailako ikasleek aste osoa daramate "Etxean, bai goxo etxean” ikuskizuna prestatzen. Serio ari dira lanean, Wilfried van Poppel eta Amaya Lubeigt dantzari eta koreografoaren esanetara.

20:00

Gabonetako argiak piztuz, ekitaldia egingo da iluntzean

Berdura plaza, Amasa-Villabona | Ekitaldia

Gaur, abenduak 13, Gabonetako argiteria piztu eta ekitaldia burutuko da Berdura plazan, 20:00etatik aurrera. Amasa-Villabonako Udalak eta Oria merkatarien elkarteak elkarlanean antolatu dute, Gabonetako argiteriaren finantziazioa ere modu partekatuan egingo baita, duela urte batzuk abiatutako lankidetzari jarraipena emanaz.

Gabonetako argiak piztuz, ekitaldia egingo da iluntzean Berdura plaza

Gaur, abenduak 13, Gabonetako argiteria piztu eta ekitaldia burutuko da Berdura plazan, 20:00etatik aurrera. Amasa-Villabonako Udalak eta Oria merkatarien elkarteak elkarlanean antolatu dute, Gabonetako argiteriaren finantziazioa ere modu partekatuan egingo baita, duela urte batzuk abiatutako lankidetzari jarraipena emanaz.

20:00

Bihozkada musika taldeak 'Zure aurrean' diskoa aurkeztuko du abenduaren 13an Gurean

Gurea antzokia, Amasa-Villabona | Kontzertua

Ostiral honetan, abenduak 13, Bihozkada musika taldeak kontzertu berezia eskainiko du Villabonako Gurea antzokian, arratsaldeko 20:00etan eta doako sarrerarekin. 2016an Tolosako Bonberenean grabatutako maketaren ondoren, aurkeztu berri duten lehen lan luzearen aurkezpen ofiziala izango da.

Bihozkada musika taldeak 'Zure aurrean' diskoa aurkeztuko du abenduaren 13an Gurean Gurea antzokia

Ostiral honetan, abenduak 13, Bihozkada musika taldeak kontzertu berezia eskainiko du Villabonako Gurea antzokian, arratsaldeko 20:00etan eta doako sarrerarekin. 2016an Tolosako Bonberenean grabatutako maketaren ondoren, aurkeztu berri duten lehen lan luzearen aurkezpen ofiziala izango da.

20:00

Irunberri elkartearen urteurreneko ekitaldiak (abenduak 13)

Irunberri Elkartea, Andoain | Musika

Ostiralean (abenduak 13) 20:00etatik aurrera kantu kalejira eginen da Zumea plazatik hasita. 22:00etan Euskal Herriko mus txapelketa eta 23:00etan DJ Mai-ek musikarekin inguruak alaituko ditu.

Irunberri elkartearen urteurreneko ekitaldiak (abenduak 13) Irunberri Elkartea

Ostiralean (abenduak 13) 20:00etatik aurrera kantu kalejira eginen da Zumea plazatik hasita. 22:00etan Euskal Herriko mus txapelketa eta 23:00etan DJ Mai-ek musikarekin inguruak alaituko ditu.

21:30

"Argiaren Hautsa" antzerkia

Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta | Antzerkia

"Argiaren Hautsa" antzerkia egingo da Saroben Vaiven Teatroaren eskutik. Sarrerak 12 euro balioko ditu. Laburpena: Bizipoza darion emakume batek, Milagrosek, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du; Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da. Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena. Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko "beste bizitza hori" jorratzen du.

"Argiaren Hautsa" antzerkia Sarobe Arte Eszeniko Gunea

"Argiaren Hautsa" antzerkia egingo da Saroben Vaiven Teatroaren eskutik. Sarrerak 12 euro balioko ditu.

Laburpena: Bizipoza darion emakume batek, Milagrosek, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du; Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da.

Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena. Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko "beste bizitza hori" jorratzen du.

17:30
17:30

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira

Ludoteka, Urnieta | Ipuin kontaketa

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean. Hauxe da egutegia: Urriak 11: Marisa Tabernero Urriak 25: Ixabel Agirresarobe Azaroak 8: Marisa Tabernero Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe Abenduak 5: Marisa Tabernero Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

Ipuin kontaketa saioak indartuta bueltatzen dira Ludoteka

Urritik abendura bitarte, hilabete bakoitzean bi saio eskainiko dira. Saio guztiak ludotekan izango dira 17:30ean.

Hauxe da egutegia:

  • Urriak 11: Marisa Tabernero
  • Urriak 25: Ixabel Agirresarobe
  • Azaroak 8: Marisa Tabernero
  • Azaroak 22: Ixabel Agirresarobe
  • Abenduak 5: Marisa Tabernero
  • Abenduak 20: Ixabel Agirresarobe

10:49
12:00

Logo lehiaketa, Behar Zana pilota elkartearen 75. urteurrenaren harira

Amasa-Villabona | Lehiaketa

Behar Zana pilota elkarteak 75. urteurrena ospatuko du 2021eko ekainean. Urteurrenari begira, logo lehiaketa jarri dute abian. 2020ko urtarrilaren 10a arte aurkez daitezke lanak Villabonako Karlis argazki-dendan. 150 euroko saria jasoko du irabazleak. Baldintzak, jarraian:

15:00

Illunbeko finalera joateko autobusa

Herri bakoitzeko puntu jakinetan salgai, Eskualdea | Bertsolaritza

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:

Illunbeko finalera joateko autobusa Herri bakoitzeko puntu jakinetan salgai

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko autobusa antolatu du Harituz Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 14an, Asteasun, Zizurkilen, Amasa-Villabonan eta Andoainen geldialdiak egingo ditu autobusak, Illunbera joateko. Herri bakoitzean izena emateko guneak zehaztu dituzte eta mailez edo telefonoz ere egin ahal izango da:

11:00
12:00

Martuteneko presoentzako material bilketa

Parrokiako bulegoa, Amasa-Villabona | Material bilketa

Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko presoekin solidaritate kanpaina jarri du abian; presoek gehien behar dituzten gaien bilketa eginez parrokia ezberdinetan.

Martuteneko presoentzako material bilketa Parrokiako bulegoa

Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko presoekin solidaritate kanpaina jarri du abian; presoek gehien behar dituzten gaien bilketa eginez parrokia ezberdinetan.

16:00
20:00

Etorkinen Pastoraltzak antolatutako erakusketa

Kultur etxea, Amasa-Villabona | Erakusketa

Pertsonen trafikoaren inguruko erakusketa

Etorkinen Pastoraltzak antolatutako erakusketa Kultur etxea

Pertsonen trafikoaren inguruko erakusketa

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»