Martxoaren 8ko ekimenen baitan, Photocalla eta bertso-merienda izango dira arratsaldean Adunako Txantxane etxean.
Arratsaldeko 19:00tan erakusketaren irekiera: "Herria herri bilakatu zuten Andoaingo emakumeak III", Itxaso Mendiluzeren eskutik. Ondoren, 20:30etan "Yo, la peor del mundo" antzerki musikala Vaiven produkzioen eskutik.
2018an hasitako proiektuaren hirugarren zatia prest dago jada. Aurreko bietan emakume askoren ahotsak entzunarazi genituen baina beste hainbeste isilean geratu ziren. Zati honek, ahots horiek goratu baino ez ditu egingo. Oraingoan, Andoaingo enpresatan lanean, herria gaur dena izateko bide luzea egin duten emakumeak argazkitan. Ordutegia: Martxoaren 6tik 28ra. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara.
Vaiven produkzioaken lana da 'Yo la peor del mundo' antzerki musikala. Sarrerak 12 euroko kostua du; gazte ordua, berriz, 3 euro. Online erosi daitezke Kutxabanken bitartez: hemen.
Martxoaren 8ko ekimenen artean, 'Evaren alabak' kale-antzerkia eskainiko da gaur, elizatik abiatuta.
Afarian izena emateko 691 197 574 telefono zenbakira deitu behar da.
Sahrijai kultur ekintzak antolatuta, martxoko kontzertuak bi izango dira: Keu Agirretxea eta Eneritz Furyak. Sarrerak 5 euro balio du eta kontzertuak Aljiben ospatuko dira. Atea 22:00etan irekiko da, eta ordu erdi beranduago ekingo diote kontzertuei.
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkezten dituzte. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordu bete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraiki eta barre eginez baterrak zirikatzen dituzte.
Oinarriak: Teknika librea da. Neurria: Din A-4 edo Din A-5. Ezinbestekoa da kartelean “Santa Krutz jaiak 20 (edo 2020)” esaldia azaltzea. Lanak aurkezteko: Ernaitza Liburudenda. Zumea kalea, Andoain. Lanak aurkezteko azken eguna: Martxoak 23. Lanarekin batera kartazal batean egilearen datuak txertatu behar dira. 150,00 euroko sari bakarra egongo da. Sarien irabazleak kartelari dagozkion jabego eskubideak Santa Krutz Jai Batzordeari emango dizkio. Lehiaketan parte hartzen dutenek ezinbestean onartuko dituzte baldintza hauek.
Udaberriko kultur ikastaroen eskaintzaren berri eman du Amasa-Villabonako Udalak. Otsailaren 26tik martxoaren 6ra zabalik egongo da izena emateko aukera.
Emakume Langilearen Nazioarteko eguna dela eta, martxoaren 7rako afaria antolatu da Oianume jatetxean. Azken eguna martxoaren 6 izango da.
Andoaingo udal zerga eta tasen ordainketaren atzerapena Aldundiarekin koordinatu ondoren, hona hemen ibilgailuen zerga ordaintzeko daten proposamenak: Egutegi fiskala: martxoaren 1 etik apirilaren 30era. Proposamena: epea hilabete bat luzatzen da, martxoaren 1etik maiatzaren 31ra. Helbideratuta duten pertsonei maiatzaren 10ean bidaliko zaie ordainketa.
Argazki erakusketa egingo da martxoaren 5etik 8ra bitarte "martxoaren 8 emakumeen enfoketik" izenpean. Erakusketa Bilgunean izango da, Zumea kalea 5 auzoan. Martxoak 5, arratsaldeko 18:30etan irekiera. Martxoak 6, arratsaldeko 18:00tatik 20:00tara. Martxoak 7, goizeko 10:30etatik 12:00tara eta 18:00etatik 20:00tara. Martxoak 8, goizeko 11:00etatik 13:00tara eta 18:00etatik 20:00tara.
Zizurkilgo Gaztezulok Formigalerako eski-irteera antolatu du. Izena emateko epea martxoaren 6an amaituko da. Joateko interesa izan eta oraindik izena eman ez dutenek, bi aukera dituzte horretarako: Zizurkilgo udal-bulegoetan (Ernio Bidea 9A, behea) edo Gaztezulon bertan, 626623107 zenbakian.