Ipuin kontalariaren saioa izango da uztailaren 10ean, Adunako frontoi zaharrean. Apaxi kontalarik eskainiko du, 11:30etan hasita. Osasun neurriak errespetatu beharko dira: Segurtasun tartea errespetatuz jarritako aulkietan eseri beharko dute entzule guztiek, 6 urtetik beherakoek heldu-arduradun batekin joan beharko dute, 6 urtetik gorako guztiek musukoa jantzi beharko dute eta, sarrera,. geñ-hidroalkoholikoa jarriko zaie denei eskuetan.
Peppermint Quartet taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, Amasako Iturrigoxo tabernan. Ixak Oiartzabal (saxoa eta perkusioa), Aitor Pavon (gitarra), Gorka Azpiroz (baxua) eta Javi Morcillok (bateria) osatzen dute Peppermint Quartet. Donostian jaio zen taldea, eta musika estilo ezberdinak jotzen dituzte: Funk, Reggae, Bossa, Jazz, Blues...
Errenta eta ondarearen Internet bidez egiteko epea uztailaren 29ra bitarte luzatuko da.
Goizeko ordutegia izango du Adunako liburutegiak. Uztailaren 17ra arte, 09:00etatik 12:30etara egongo da zerbitzua zabalik.