Plazida Oihartzunaren plaza ipuinaren irakurketa konpartitua eskola umeekin eta Plazidaren eskulturaren osaketa
Plazida Oihartzunaren plaza ilustrazioen erakusketa liburutegian ikusgai egongo da
10:00 Elkartea “Alabikea”, tailerra. 16:00 A. Amonarriz gunea “Anderea” dokumentala, Yolanda Mazkiaran Zelaiaren eskutik. 18:00 Elkartean Talo eta gaztain jana izango da.
Aldundiak oraindik orain Urumeako autobia Bazkardon N-1 autobiarekin lotzeko egin duen proposamena desegokia ikusten duten zenbait herritarrek, eta beren desadostasuna elkartuta agertzeko erabakia hartu dute. Horrela, Andoaingo udaletxe aurrean elkarretaratzea deitu dute; datorren larunbatean izango da, azaroaren 27an, 12:00etatik aurrera.
Joanmari Larrartek adierazi zuenez, erakusketaren helburua "Andoaingo kazetari zein idazlearen bizitza eta lan oparoa ezagutzera ematea da". Horretarako, lau ataletan banatuta, bere ibilbidea eta obra erakutsiko dira: irudi ezberdinen proiekzioa ikusgai egongo da, Ugaldek idatzitako hainbat liburu eta beste hainbeste elementurekin batera. Erakusketa dagoeneko Hondarribian, Donostiako Koldo Mitxelenan edo Bilboko EHUko egoitzan izan da. Andoainen itxiko du urte osoan egin duen ibilbidea.Haren ibilbideari omenaldia egiteko, erakusketa zabal batean jasoko da idazle, kazetari eta euskaltzale ezagunaren lana. OrdutegiaAstelehen-ostirala: 18:30-20:00.Larunbata: 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.Igandea, asteartea: Itxita.