Izen ematea egunean bertan izango da, 3€ bakoitzak. Irabazlearentzat herriko merkatariek eskainitako produktuak izango dira.
Ernai Gazte Antolakundeak deialdia zabaldu du larunbatean egingo den batzar informatiboan parte hartu eta elkartasun argazkian parte hartzeko; Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte arabarrei buruz informatzea eta askatasuna exijitzea dute xede. Eguerdiko 12:00tan egingo da ekimena, Juanita Alkain plazan.
Gabonetako programazioan iragarri eta bertan behera utzi ostean, data berria iragarri dute. Datorren otsailaren 5ean izango da (19:00), eta sarrerak urtarrilaren 28tik aurrera salgai jarriko dituzte.
Ohiturari eutsita, On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du Urnietako Udaleko Euskara Sailak. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 18 izango da horretarako azken eguna.
130 etxebizitza ari da eraikitzen Ermotegiko eremuan Britac Proyectos S.L. sustatzailea. Horietatik 25 babes ofizialekoak izango dira eta beste 25, berriz, tasatuak. Hala, Etxebideren webgunean argitaratu da etxebizitza tasatuetan izena emateko epea. Etxebizitza horietakoren bat erosi nahi eta esleipen-prozesuan parte hartzeko interesa duten herritarrek otsailaren 14ra arteko epea dute Etxebideri idatzi baten bidez jakinarazteko.