Urtebete igaro da Ukrainako gerra hasi zenetik. Bada, elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin du Urnietako Udalak, gaur, eguerdiko 12:00tan.
Arratsaldeko 16:00tan hasita, alderdiko kideek herritarrekin elkartzeko hitzordua ipini dute. Hauxe dute gonbitea: “Kafe bat hartuz Andoaingo beharrei buruz hitz egingo dugu”.
Ohiturari men eginez, kalera aterako da Kantazaun hilaren 24an, hain justu ere, otsailaren azken ostiralean. Arratsaldeko 19:00tan bilduko dira San Juan plazan eta, bi orduz, kaleak girotuko dituzte. Aurretik entsegua egingo da, bihar, otsailaren 21ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Deialdi irekia da, hots, interesa duen oro gertura daiteke hitzordura.
Otsailak 24, ostirala. 20:00 Sabela, Aida eta Olaia Tanxugueiras dira, Galiziako musika tradizionalaren iraultza, milaka urteko tradizio baten soinuak berrinterpretatzeko gai direnak, hiri-erritmoekin uztartuz, trap edo elektronikatik hurbilago. Ikusleen faborito izan ziren Eurovision jaialdirako hautaketan, orain DILUVIO aurkeztu dute. Hirugarren disko hau egindako bidearen emaitza da, “orain denak zentzua hartzen duelarik”
Zaintza eta garbiketa sektorea abiapuntu, erakusketa bat egingo du eskualdeko Itaia Emakume Antolakunde sozialistak. Hilaren 22tik 24ra bitarte egongo da ikusgai herriko Lekaio kultur etxean eta "hausnarketarako abagune" izatea nahi du talde eragileak.
Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.
Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.