Larunbat honetan, 10:00etatik 13:30etara, zabalik izango da elkartasun azoka Villabonako Berdura plazan. Irrika aisialdi taldeak eta Elkartasun sareak antolatuta, premian diren familien artean banatzeko gosaritarako jakiak biltzea da helburua.
Imanol Ansak Xabier Azpirozen aurka jokatuko du banakako finala, otsailaren 24an, Galarreta frontoian. Nafarrak hiru tantogatik gainditu zuen Juanenea (27-30).
Eskolarteko denboraldia Andoaindik abiatuko da, larunbat honetan. Igandean, berriz, kadete mailakoak lehian ibiliko dira Errenteriako Ane Santesteban Txirrindulari Sarian.
Leizaran Ernio eta Urnieta Artola senior mailako mutilen taldeak etxean ariko dira, asteburu honetan. Andoaindarren partida 18:30ean hasiko da, eta urnietarrena 19:00tan.
Blues gaua Zizurkilen. 19:00 Jo Buddy, Atxulondo taberna. 23:00 Behi bi blues, Egarri taberna. 23:45 Susan Santos, Egarri taberna.
Otsailak 24, larunbata. 17:00. Otsailak 25, igandea. 17:00.
Otsailak 24, lar. 19:30, 22:00. Otsailak 26, astl. 19:30.