16:00 60 urtetik gorakoekin kafe-bilera Txantxaneko kafetegian 60 urte edo gehiago dituzu? Zure kintakoekin elkartu eta ondo pasa nahi duzu? Zatoz kafe teruliara eta guztion artean zer egin adostuko dugu! Jolasak, oinezko ibilaldiak, eskursioak, ikastaroak… Etortzeko zailtasunak badituzu deitu udaleko telefonora: 943 692 571
Hirurogei urtetik gorako herritarrei zuzendutako deialdia zabaldu berri dute Adunan. Elkarrekin egon eta ondo pasatzeko ekintza ezberdinak antolatzeko asmotan, bilera deitu dute, ekintza horiek guztien artean erabakitzeko. Martxoaren 7an egingo da bilera, 16:00etan hasita, Txantxane kafetegian tertuliatxoa eginez.
MARTXOAK 7, osteguna Gazte Lokala, 17:30
Arnasa betean (Tentazioa) 19:00 Bastero kulturgunea (auditorioa) Antolatzailea: Berdintasuna
Traka talde feministak eta Punttukak antolatuta, bertso-poteoa izango da ostegun honetan. Bi bertsolari ezagunekin batera, Aizpea Arruti eta Goiatz Salbador trikitixa joz ariko dira. 18:30ean abiatuko dira.
Elkarteen etxea eta adinekoen elkartearen egoitza amaituta, beheko solairuko taberna irekitzea besterik ez da falta. Tabernako arduradunek ostegun honetarako iragarri dute irekiera.
Eñaut Aiartzaguenaren lanak. Otsailaren 26tik martxoaren 9ra.Gureako erakusketa aretoa.
EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen erakusketa da, non arte plastikoen eta ikus-entzu- nezkoen diziplina ugari erabiltzen dituzten. Legez kanpoko merkataritzari eta pertsonen prostituzioari buruzko salaketa- eta hausnarketa-lana da, salerosketaren ondorioetan ez ezik, salerosketaren kausetan eta erauzteko moduan ere zentratzen dena.
Aiztondo Zerbitzuen Makomunitateak udaleku irekiak antolatzen ditu udan; Adunan, Alkizan eta Larraulen. Martxoaren 4tik 22ra zabalik izango da begirale izateko deialdirako izen-ematea.