Urtero legez, "Parte Hartuz" egitasmoa ipiniko du martxan, aurki, Urnietako Udalak: bihar, hilaren 11n, aurrekontu parte-hartzaileen aurkezpen publikoa egingo du Lekaio kultur etxean, arratsaldeko 18:30ean, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko: faseak, epeak, baldintzak, bozketaren gaineko xehetasunak... "Hobetzeko, konpontzeko edo egiteko gauzak proposatzeaz gain, urnietarrak izango dira gauzatuko diren proiektuak zuzenean aukeratuko dituztenak 150.000 euroko partidarekin".
Hizkuntza: Euskara
Maddi Zumalabe Irastorza artistaren ‘Laua eta Sakona’ lana jarriko dute ikusgai. Ekainaren 7tik uztailaren 5era bitarte zabalik izango da Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan.
Konposizio abstraktuak lantzen ditu eta, atzokoan, bere obra azaltzen aritu zitzaion Bastero Kulturguneko erakusketa-aretoan hurbildutako ikuslegoari.