Haur eta gaztetxoei zuzendutako ekimena martxan du Aizkardi mendi taldeak; Ttonttorrez ttonttor. Larunbat honetan egingo dute irteera, Otsabiora. 09:00etan jarri dute hitzordua Villabonako Olaederra kiroldegian. Bertan elkartu ondoren, bakoitza bere autoan hurbilduko da Otsabio ingurura. 7,8 kilometroko ibilbidea egingo dute eta goizeko irteera izango da.
Bisitaldia Antioko Baselizara eta Zumarragan bazkaria.Izen-emateak (30€):Udal-bulegoetanPlazida Otaño liburutegianOHARRA: Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera banatuko dira.
Hiru orduko tailerra antolatu dute, larunbat honetarako. Doakoa da eta bastoiak eskuragarri egongo dira esku hutsik doanarentzat.
Martxan da Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XV. txapelketa eta datorren martxoaren 15ean Asteasuko Usarrabi pilotalekuan jokatuko da hirugarren jardunaldia. Bertan, adimen urritasuna duten pilotariek, eta urritasun fisikoa dutenek jokatuko dute.
Honako menua izango du bazkariak: Extremadurako hestekien dastaketa, txorixoa sagardoarekin, kroketa ezberdinak, txuleta eta Extremadurako gozoen dastaketa; sagardoa, ardoa, ura eta kafea barne. Elkartetik gonbidapena luzatu diete andoaindarrei: “gurekin bat egitera animatzen zaituztegu, eta bertan bi kulturen gastronomiekin gozatu!".
Larunbat arratsaldean, 17:00etan hasita, Andoaingo Arraten palaz jokatzeko gogoa duen edozein neska edo emakume jardunaldi irekira gonbidatuta dago.
Martxoak 15, larunbata Buruntzaldeko emakumeen V. pala topaketa Parte-hartze irekia. Materiala utziko da. Pala topaketa 17:00 Arrate pilotalekua Emakume palista aitzindariei aitortza 18:30 Arrate pilotalekua
Kontzertua egingo dute Lourdes Iriondo musika-eskolak eta Hernaniko Gazte Bandak, elkarrekin, hilaren 15ean. Pelikuletako soinu-bandak abiapuntu moduan hartuta, Saroben egingo dute hitzordua, arratsaldeko 18:30ean: Tasio, Captain Marvel, Game Of Thrones, Avengers, Volver, How Toctrain Your Dragon… Doinu ezagunak entzuteko aukera izango dute herritarrek.
Paleta egokituko partida, Gipuzkoako XV. txapelketa.
Zabalik dago Aiztondoko Udaleku irekietarako bgirale izateko izen-ematea. Martxoaren 21a arte egingo da horretarako aukera. lanpoltsa@hezten.eus helbidera bidali behar da curriculuma, 'Aiztondo udalekuak' izenpean.
Martxoak 7: Menopausia eta perimenopausia: aldaketak eta beharrak.Martxoak 14: Asteroko menuaren antolakuntza eta planifikazioa.Martxoak 22: Sukaldean behin, Elikagai osasungarriak prestatzeko modu berritzaileak ezagutuko ditugu, errezeta sinple eta nutritiboak landuz. OHARRA: saio honetarako derrigorrezkoa izango da izena ematea (10€).
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Martxoak 15, larunbata. 17:00. Martxoak 18, igandea. 17:00.
Martxoak 15, larunbata. 19:30. Martxoak 16, igandea. 19:30. Martxoak 17, astelehena. 17:00, 19:30.