Udaleku eta ludoteka zerbitzuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago Larraulen. Apirilaren 28an zabalduko da Adunan. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte udalekuak eta ludoteka. Izena emateko, maiatzaren 9ra arteko epea izango da.
Aste Santuko ospakizunak direla eta, jakinarazi dituzte, egunez egun, Andoaingo hiru parrokietan (Tourseko San Martin parrokia, Gurutze Santuko parrokia eta Sorabillako San Martin) egingo dituzten ospakizunak.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Apirilak 20, igandea. 19:30, 22:00. Apirilak 21, astelehena. 19:30. Apirilak 22, asteartea. 19:30.