Familian egiteko ekimena. Sei urtetik aurrerako haurrek parte har dezakete, heldu batez lagunduta.
Biala orain! plataformak elkarretaratzea deitu du Zizurkilen maiatzaren 29rako. Joxe Arregi plazan, arratsaldeko 18:00etan hasiko da elkarretaratzea, saihesbidea aldarrikatzeko.
Aurtengo jaiak iragarriko dituen egitarauaren irudia lehiaketa bidez aukeratuko dute aurten. Herritarrei zuzendutako deialdia da eta lanak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 6ra arte.
Bi eta bost urte arteko haurrentzako oinetakoen bilketa egiten ari dira Mukwano lagun elkarteko kideak. Larraulgo udaletxera eraman ahal izango dira oinetakoak, ekainaren 13ra arte. Edozein motatako oinetakoak eraman daitezke.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketa. Maiatzaren 9an, 18:30etan egingo da inaugurazio ekitaldia.
Poxta Zaharrek antolaturiko pintxo-lehiaketarekin abiatuko dira, eta igande arratsaldean amaitu.