Amasa-Villabonako kultura sailak, kultura pantailetatik kalera eta ohiko aretoetara ateratzeko garaia iristen ari den honetan, datorren larunbaterako, ekainak 13, konfinamendu ondorengo lehen kultur ekintza antolatu du Amasako elizan, iluntzeko 20:00etan: Andoni Egaña bertsolariaren eta Jon Ostolaza trikitilariaren arteko 'Neretik' ikuskizuna, hain zuzen. Era berean, udan zehar, ekintza gehiago izango dela ere jakinarazi dute. Eta denboraz emango dutela haien berri.
Errenta eta ondarearen Internet bidez egiteko epea uztailaren 29ra bitarte luzatuko da.
Konfinamenduaren ondoren, ekainaren 1ean zabaldu zituen ateak Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiak. Orduz geroztik, eta ekainaren 26ra arte, ikusgai dago Motxila Ibiltaria ekimenean parte hartzen duten eskualdeko haur eta gaztetxoek eginiko xomorroen erakusketa ederra.
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Hori dela eta, ekainaren 1etik 21era zabalik egongo da Tolosaldeko bertso eskoletako izen-emate epea.
Ekainaren 8an Allurralde kiroldegiko eta Arrate pilotalekuko instalazio batzuk irekiko dituzte; gimnasioak eta atletismo-pista hain zuzen ere. Ohiko ordutegiak ezarriko dira eta %30eko edukiera errespetatu beharko da.