17:00-18:30 Bubble saioa Egapen, Gaztelekuak antolatuta. 18:00-20:00 Etxeberri Plazan, Elvi sabeliztuna. 19:00 Kantazaun Etxeberri Plazatik. 19:00 Herriko buruhandi eta erraldoien kalejira Plazido Muxika plazatik, Bosko Anitz txarangarekin. 20:00 Jaiei hasiera emateko txupinazoa, Jai Batzordeko ordezkarien eskutik. Ondoren, Egape dantza taldearen emanaldia. 21:00 Bosko Anitz txarangaren kalejira, San Joan plazatik. 21:00 Sara Grajal & Pj Kahuna. Etxeberri Plazako auzokideen elkarteak edari eta musika postua jarriko du. 21:00 Afaria: Gau Hawaiarra. 23:00-02:00 Alargun Beltzak elektro-txarangaren emanaldia
Haur zein helduentzako futbito eta frontenis txapelketa. Ordua: 17:30. Ondoren, merienda izango da parte hartzaileentzat.
Lourdes Iriondo Musika Eskolan 2022-2023 ikasturterako matrikulazioa egiteko epea maiatzaren 19an irekiko da eta maiatzaren 30era arte egongo da zabalik.
Kirol Aste zabala izango dute hilaren 25tik 29ra arte Larraul herrian. Ez da ezertxo ere faltako, ikastaroa, hitzaldia, txapelketak, irteerak eta orientazio proba izango dira. Kirola egiteko aitzakiarik ez da faltako Larraulen.