Irteera antolatu du Urki dantza taldeak Urdiñarbera, Zuberoa, Maskarada ikustera, martxoaren 26an. Goizeko 09:30ean irtengo da autobusa Laboraletik, eta, aldiz, itzulia 19:30ean egingo du. 12 euro ordaindu beharko dituzte helduek, eta 6 euro adin txikikoek.
Haur ikuskizuna Martina aita noiz etorriko zain dago. Kainabera hartu eta portura hurbilduko da aitaren itsasontzia noiz etorriko. Orduan zerbaitek tenk egingo dio bere kainaberari eta ezin izango dio eutsi ez kainabera ezta beldurrari ere. Bidaia bat hasiko du itsas hondoan, aita aurkitu asmoz hasten den bidaia bat, horretarako arrainen hizkuntza ikasi behar badu ere.
Plataformak martxoaren 26an jakinaraziko du zenbat atxikimendu jaso dituen helburu betegarrien dekalogoaren proposamenak. Atxikipenak arazteko fasea amaituta, herriko notariotzak jasotako atxikipenak egiaztatuko ditu notario-agiri baten bidez.
Martxoaren 26an Andoaingo Gaztetxean ariko da, "Eskola zaharra" egitasmoaren baitan.
Igor Elortza bertsolariak Gu Ta Gutarrak taldetik Anonyme Popular egitasmo berrira egin du jauzi. Rafa Ruedarekin ondu du disko-liburua, Zart kolektiboaren eskutik argitaratu duena. Euskal Herrian barrena dabil eta hilabete honetan Gurean ariko da, zuzenean.
Joko amaigabea. Alicia Martin Lopez Erakusketa margolan batzuek osatzen dute. Bertan, materiaren portaerak behatuz, mundu naturalaren berezko dinamikak eta etengabeko desagertze- eta birsortze-zikloak gogora ekartzeko egiturak Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatua dago, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Martxoaren 3tik apirilaren 1era bitartean
Martxoak 25, lar. 19:30, 22:00. Martxoak 26, igandea. 19:30. Martxoak 27, astl. 19:30, 22:00.