Bost urteko geldialdiaren ostean, Bertsomintza bertsoaren inguruko hausnarketen plaza izango da "nondik eta zeri kantatzen diogu?" izenburupean. Martxoan 13an hasiko da, Gasteizen, eta hilaren 23an emango zaio amaiera, Amasa-Villabonan
Aiztondo Zerbitzuen Makomunitateak udaleku irekiak antolatzen ditu udan; Adunan, Alkizan eta Larraulen. Martxoaren 4tik 22ra zabalik izango da begirale izateko deialdirako izen-ematea.
Clown-tailerra antolatu du Urnietako Udalak, Marina Barbera artista argentinarrarekin, martxoaren 16an eta 17an (10: 00etatik 14:00etara). Hamasei urtetik gorakoei zuzenduriko tailerra da eta martxoaren 10a bitarte egongo da izen emateko aukera.
EmPoderArte Emakume Artisten Nazioarteko Elkartearen erakusketa da, non arte plastikoen eta ikus-entzu- nezkoen diziplina ugari erabiltzen dituzten. Legez kanpoko merkataritzari eta pertsonen prostituzioari buruzko salaketa- eta hausnarketa-lana da, salerosketaren ondorioetan ez ezik, salerosketaren kausetan eta erauzteko moduan ere zentratzen dena.
Martxoak 16, larunbata. 17:00. Martxoak 17, igandea. 17:00.
Martxoak 16, lar. 19:30, 22:00. Martxoak 18, astl. 19:30.
Martxoak 16, lar. 19:30, 22:00. Martxoak 17, igandea. 19:30. Martxoak 18, astl. 19:30, 22:00.
| Otsaila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | |