Bi hitzordu izango dira martxoan, Urnietako AEK-ko Zilegi Eskolaren ekimenez: martxoaren 11n eta 13an, Errigorako pintxo-lehiaketa antolatu dute, arratsaldeko 18:00tan, Urnietako euskaltegian.
Urumeako Mendiak Bizirik eta Ezkeltzu Bizirik elkarteetako ordezkariek hartuko dute hitza, Euskalduna Mendigoizale Taldearen egoitzan, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera antolatu duten mahai-inguruan. Adarra-Mandoegi mendi-lerroan proiektatu dituzten bi zentral eolikoen eta Ezkeltzuko eremuan (Zizurkil) proiektatutakoaren gainean ariko dira elkarteen ordezkariak.
Martxoak 13, osteguna ANTZERKIA: RING. Evaren Alabak antzerki taldea 19:00 Bastero kulturgunea (ekitaldi aretoa) Hizkuntza: euskara. Antolatzailea: Berdintasun lansaila.
Zabalik dago Aiztondoko Udaleku irekietarako bgirale izateko izen-ematea. Martxoaren 21a arte egingo da horretarako aukera. lanpoltsa@hezten.eus helbidera bidali behar da curriculuma, 'Aiztondo udalekuak' izenpean.
Martxoak 7: Menopausia eta perimenopausia: aldaketak eta beharrak.Martxoak 14: Asteroko menuaren antolakuntza eta planifikazioa.Martxoak 22: Sukaldean behin, Elikagai osasungarriak prestatzeko modu berritzaileak ezagutuko ditugu, errezeta sinple eta nutritiboak landuz. OHARRA: saio honetarako derrigorrezkoa izango da izena ematea (10€).
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Altxa Burua guraso-talde baten ekimenez sortu zen, mugikorren erabilerak haurrengan zuen eraginez kezkatuta. Euskal Herri osoan zabaldu da ekimena eta, egunotan, Aiztondoko eta Andoaingo guraso talde baten ekimenez, formakuntza saioak izango dira.