Izen-ematea: 47€ usakumeak barne Ordutegia goizez: 10:00-13:00 Ordutegia arratsaldez: 16:00-18:00 Zozketak eta sariak ere banatuko dira.
Tai Chi saioa eta Nordic Walking ikastaroa eskainiko dituzte, asteburu honetan. Izena emateko epea zabalik dago.
Pinturan eta marrazketan irakasle den Eduardo Arreseygorren 21 ikaslek euren lanekin osatutako "introspekzio" erakusketa ikusgai.
Tai-chi qui-qong hastapen ikastaroa Leitzaran bisitarien etxean. Ikastarorako gutxienez 7 pertsonako taldea osatu behar da, eta 3 ordu iraungo ditu, goizeko 10:30tatik 13:30tara. Ikastaroaren prezioa 35 eurokoa izango da.
EGITARAUA Uztailak 13, larunbata 11:00 Gazteen futbol txapelketa. Gehienezko adina 14 urterartekoa izango da. 12:00 Zumba Saioa: Zumbalokura emanaldia, Susana eta Iratiren eskutik. Patricia Martin, Gym Saitoko entrentzaileak kirol saioa eskainiko du. 12:00 Puzgarriak eta apar festa. 12:30 Sagardo dastaketa. 16:00 Karrikako IV. Mus txapelketa. Izen ematea bikoteko 30€. Izen emateko epea, eguneko 15:50etan. 17:00-20:00 Puzgarriak eta apar festa. 20:00 Danborradako afaria. 22:00 Danborrada “Los Joselontxo´s” txarangarekin lagunduta. 23:00 DJ-KI. Atsedenaldian ohiko luzoker lasterketa egingo da. Oharra: Txoznetan izena eman daiteke ekintzetan parte hartzeko.
Hiru froga egongo dira: luzea, ertaina eta motza. Orientazio proba da, altxorraren bila jolasaren parekoa. Helburua Asteasu eta Santa Marina inguruak ezagutaraztea da. Izen-ematea12 urtetik beherakoentzat izen-ematea 3 eurokoa da, eta gainerakoentzat 5 eurokoa. Lortutako dirua Juneren Hegoak izeneko elkartearentzat izango da. [Informazio gehiago]
Zizurkilgo Iruña baserriaren alboko belazean jokatuko da Gipuzkoako azkartasunezko sega txapelketa. Zazpi segalari arituko dira nor baino nor. Larunbatean izango da txapelketa, 18:00etan hasita.
1980ko hamarraldian AEBko eta nazioarteko hard eta punk mugimenduan erreferentzia nagusietakoa izan zen Poison Idea Gaztetxean ariko da, larunbat honetan.
Santio jaien baitan, indarra hartu du urtez urte Santiotan kantari ekimenak. Aurten uztailaren 27an izango da hitzordua, Euskal jaiarekin batera. Entseguak datorren ostegunean bertan hasiko dira.
Caldereria Aburuza pala txapeleketari hasiera emango zaio datorren ostiralean, ekainak 28. Alebin eta infantil mailako partidak izango dira Adunako pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Zuzendaria: Eduardo Arreseygor Erakusketa honetan norbanako desberdinez osatutako talde baten ibilbide plastikoa (egindako lana) ikusiko da, esperimentu gisa plantetuta. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 Larunbata 10:30-13:30 / 18:00-20:30
Ezagutu itzazue Plazaola-Leizara Bide Berdeko ingurune naturala bizikleta gainean. Ordua: 10:30-13:30 Taldea: 7 pertsona gutxienez Prezioa: 40€ (material teknikoa barne)