Goizez eta eguerdiz ikastetxeetan abiatuko da inauteria, eta herri mailan arratsaldeko 16:00ak aldera. Igandera bitarte mozorro egunak nagusituko dira Andoainen, eta egun handia larunbatekoa izango da.
Ikastaro sorta: Aiora Urbietarekin. Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara Herriguneko jangela izandako lokalean. Izen emateak, urtarrilaren 31a baino lehen. Prezioa: tailer solteak 30 euro, lau tailerrak 100 euro. 2023-02-11: Xarabeak. 2023-02-25: Gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak. 2023-03-11: Erabilitako olioarekin xaboiak. 2023-03-25: Arropa garbikariak eta leungarriak.
Artista andoaindarra. Prestakuntzari dagokionez autodidakta, denbora librea arte sorkuntzara bideratzen zuen. Berak egindako euskarrien inguruan margotu zuen; objektuetan esku hartu, eta altzariak diseinatu zituen. Bere ekoizpena nortasun propioagatik nabarmentzen da, espresionista, materiko eta sinboliko bezala defini daiteke.