Udaleku eta ludoteka zerbitzuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago Larraulen. Apirilaren 28an zabalduko da Adunan. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte udalekuak eta ludoteka. Izena emateko, maiatzaren 9ra arteko epea izango da.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Apirilaren 12-13an, mundu fantastikoa eta zientzia fikzioa uztartzen dituen rol edo mahai-jokoarekin lotutako Iberian GT Andoain txapelketa jokatuko da Basteron. Andoaingo Enderren Jokoa elkarteak antolatuko du txapelketa, eta aurrez erakusketa prestatu du Basteroko erakusketa gelan; gaurtik ostirala bitarte arratsaldero egongo da zabalik.
Apirilak 5, larunbata. 19:30, 22:00. Apirilak 7, astelehena. 19:30.