Urigoititik abiatu, eta Atxular atetik pasa ondoren, Itxiña mendikatetik zehar tontor batzuk egin ondoren, Urigoitira itzuliko dira. Izena emateko, lanegunetan telefono honetara deituta 649717182 20:00 tik 22:00 era. edo Aizkardiren aretoan ostegunean ordutegi berdinean 2025-04-24 baino lehen. Irteera goizeko 07:00etan izango da, Olaederra kiroldegitik.
Apirilaren 27an, igandearekin ospatuko da Loatzoko igoera. 10:30etan emango zaio hasiera lasterketari Amasako Uso Toki elkartearen paretik eta, Loatzoko tontorrera igo ondoren, irteera puntura itzuli beharko dute lasterkariek. 9,73 kilometrokoa da ibilbidea. Tradizio handiko lasterketa da Loatzoko igoera eta inguruko lasterkariek ez dute hutsik egiten. Giro ederra sortu ohi da lasterketaren inguruan; bai Uso Toki elkartearen inguruan, baita Loatzoko tontorrean ere. Nahi duen orok, hamaiketakoa egiteko aukera izango du Loatzon. 09:00etan zabalduko dute lasterketako izen-ematea, elkartean bertan, doan. Probaren amaieran, hamaiketakoa, sari-banaketa eta zozketa izango dira.
Udaleku eta ludoteka zerbitzuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago Larraulen. Apirilaren 28ean zabalduko da Adunan. Ekainaren 23tik uztailaren 18ra egingo dituzte udalekuak eta ludoteka. Izena emateko, maiatzaren 9ra arteko epea izango da.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Apirilak 26, larunbata. 17:00. Apirilak 27, igandea. 17:00.
Apirilak 27, igandea. 19:30. Apirilak 28, astelehena. 17:00, 19:30.
Apirilak 26, larunbata. 19:30, 22:00. Apirilak 27, igandea. 19:30. Apirilak 28, astelehena. 19:30.