Alkandoradunen argazkia atera dute Amasan
Amasako Jaiak 2026

Aiurri aza 13, 20:09 Amasa-Villabona

Jai-giroan murgilduta dabiltza amasarrak. Asteartean lehertu zen jaien hasiera iragarri zuen txupinazoa eta, oraindik ere hainbat egunetako egitaraua dute aurrean. Dagoeneko tradizio bihurtu den 'Alkandoradunen argazkia' atera dute arratsaldean, pilotalekuaren babesean.

Urteroko legez, soka dantza eta aurreskua dantzatu dituzte
Amasako Jaiak 2026

Iraia Sanchez Arregi aza 12, 19:26 Amasa-Villabona

Amasarrak artzain-andrez jantzita giro ederrean aritu dira dantzan. Izatez, herri plazan egin behar zituzten soka dantza eta aurreskua, baina euri zaparrada hasi dela eta, pilotalekura leku-aldatu dute egitasmoa. Trikitixa eta txistu doinu artean hamarnaka gazte animatu dira dantzetan parte-hartzera. Festarekin jarraitzeko, Iturri-Goxo jatetxean afaldu ostean, Ahantzi erromeria taldearekin dantzaldia izango dute txosnan.

Amasa-Villabona
Gurea antzokia, Amasa-Villabona
Gurea antzokia, Amasa-Villabona
Amasa-Villabona