Herri bazkaria, Amasako jaietako azken egunean
Amasako Jaiak 2026

Ainhoa Gil aza 21, 19:10 Amasa-Villabona

Marianito dastaketarekin hasi dute eguna amasarrek. Gaztetxoen kalejirak bideratu ditu herritarrak pilotalekura eta hantxe elkartu dira herri bazkariaz gozatzeko. Jendetsua izan da hitzordua, eta giro ederrean joan da eguerdia. Intxaurrondoa landatu ondoren agur esan diote Martina sorginari eta, gauean, DJ Nazak jarriko dio erritmoa jaietako azken egunari.

“Sorginak, putak, terroristak” lana hurbiletik ezagutzeko aukera
A25 | Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2026

Aiurri aza 19 Amasa-Villabona

Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatu dute liburu aurkezpena. Bertan izango dira Olatz Dañobeitia idazlea eta Iratxe Retolaza Emagin elkarteko kidea.

Gurea antzokia, Amasa-Villabona
Gurea antzokia, Amasa-Villabona