Ostirala, irailak 18



19:30

Bat-bateko bertso saioa

Joxe Arregi plaza, Zizurkil | Bertsolaritza

Iraila kulturalaren baitan antolatu du jai batzordeak bertso saioa Zizurkilen. Bertsolariak: Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. OHARRAK Sarrera doakoa da, baina gonbidapenekin eta gonbidapenak udal bulegoetan jaso behar dira betiko ordutegian. Pertsona bakoitzak gehienez ere lau gonbidapen jaso ditzake ekitaldi bakoitzeko. Ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago agertu behar da sarrera ziurtatzeko. Gonbidapenean 71 zenbakitik gora dutenek, eguraldi onarekin soilik erabili ahalko dituzte sarrerak.

Bat-bateko bertso saioa Joxe Arregi plaza

Iraila kulturalaren baitan antolatu du jai batzordeak bertso saioa Zizurkilen. Bertsolariak: Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta.

OHARRAK

  • Sarrera doakoa da, baina gonbidapenekin eta gonbidapenak udal bulegoetan jaso behar dira betiko ordutegian.
  • Pertsona bakoitzak gehienez ere lau gonbidapen jaso ditzake ekitaldi bakoitzeko.
  • Ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago agertu behar da sarrera ziurtatzeko.
  • Gonbidapenean 71 zenbakitik gora dutenek, eguraldi onarekin soilik erabili ahalko dituzte sarrerak.

20:00

Almanaka

San Juan plaza, Urnieta | Dantza

“Almanaka” izena du Egape dantza taldearen ikuskizun berrienak, eta lagin modukoa ikusteko aukera izango da San Juan plazan.

Almanaka San Juan plaza

“Almanaka” izena du Egape dantza taldearen ikuskizun berrienak, eta lagin modukoa ikusteko aukera izango da San Juan plazan.


22:00

Anari musika taldearen kontzertua

Ondarreta ikastetxeko patioa, Andoain | Musika

Anari musika taldeak 'Epilogo bat' diskoko kantuak eskainiko ditu. Emanaldia irailaren 18an izango da Ondarreta ikastetxeko patioan, 22:00etan. 80 minutuko iraupena edukiko du. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena jasotzeko Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da. Sinopsia: Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beragan utzitako aztarnen berri emateko ere balio izaten dute.

Anari musika taldearen kontzertua Ondarreta ikastetxeko patioa

Anari musika taldeak 'Epilogo bat' diskoko kantuak eskainiko ditu. Emanaldia irailaren 18an izango da Ondarreta ikastetxeko patioan, 22:00etan. 80 minutuko iraupena edukiko du. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena jasotzeko Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da.

Sinopsia:

Badira obra baten amaiera borobiltzeko erabiltzen diren epilogoak, muinean iradokitako ideia garrantzitsuenak betirako gure buruan iltzatuta geratzeko egileak ematen duen azken mailukada baten modukoak. Erabat lotu gabe utzi den istorio edo pasadizo bati bukaera ematen diote beste batzuk, edo behin kontatu beharrekoak kontatuta, egileak artelan hori sortzera bultzatu zuten bizipenen edo artelan horrek beragan utzitako aztarnen berri emateko ere balio izaten dute.



11:57
14:00

Harituz bertso eskola

Harituz, Eskualdea | Izen-ematea

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Irailaren 25era arte zabalik egongo da izen-emate epea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki, baina bertsolaritzarekiko interesa duten beste adinetako ikasleak ere gonbidatuta daudela jakinarazi dute antolatzaileek.

Harituz bertso eskola Harituz

Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Irailaren 25era arte zabalik egongo da izen-emate epea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki, baina bertsolaritzarekiko interesa duten beste adinetako ikasleak ere gonbidatuta daudela jakinarazi dute antolatzaileek.



10:52
20:00

Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa

Eskualdea | Bertsolaritza

Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra gogoan, bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko zabalik dago bertsoak bidaltzeko aukera. Urriaren 11n amaituko da horretarako epea.

Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa

Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra gogoan, bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du Hernandorena Kultur Elkarteak, Harituz Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko zabalik dago bertsoak bidaltzeko aukera. Urriaren 11n amaituko da horretarako epea.



08:00
15:00

Kultur ikastaroak

Antton Amonarriz kulturgunea, Larraul | Izen-ematea

Larraulgo kultur ikastaroetan izena emateko epea zabalik, irailaren 14tik 25era. Matrikila egiteko orroa udaletxean eskura daiteke. Informazio gehiago: 634 289 327. Ikastaroak:  Esku pilota; euskal dantza; gorputz adierazpena, antzerkia eta zirkua; zumba. Tailerrak:  mindfullnes hastapen tailerra, hitano ikastaroa, mendiko bizikleta ikastaroa, irristaketa ikastaroa, eskulan tailerrak.  

Kultur ikastaroak Antton Amonarriz kulturgunea

Larraulgo kultur ikastaroetan izena emateko epea zabalik, irailaren 14tik 25era. Matrikila egiteko orroa udaletxean eskura daiteke. Informazio gehiago: 634 289 327. Ikastaroak: 

Esku pilota; euskal dantza; gorputz adierazpena, antzerkia eta zirkua; zumba. Tailerrak:  mindfullnes hastapen tailerra, hitano ikastaroa, mendiko bizikleta ikastaroa, irristaketa ikastaroa, eskulan tailerrak.

 



12:00
20:00

Txalaparta eta panderoa jotzen ikasteko ikastaroak

Eskualdea | Ikastaroa

Loatzo musika eskolak bi ikastaro eskainiko ditu urritik aurrera: txalaparta jotzen ikastekoa batetik, eta panderoa astintzen trebatzekoa bestetik.

Txalaparta eta panderoa jotzen ikasteko ikastaroak

Loatzo musika eskolak bi ikastaro eskainiko ditu urritik aurrera: txalaparta jotzen ikastekoa batetik, eta panderoa astintzen trebatzekoa bestetik.



19:00
14:00

Seve Iglesiasen pintura erakusketa

Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona | Erakusketa

Seve Iglesiasen erakusketa berria batez ere azken bi urteetan sortutako pintura lanez osatua dago. Nagusiki lan figuratiboak dira, bertako paisaia ugarirekin. Bestalde, azken etapan sortutako pintura abstraktu batzuez ere gozatu ahal izango da. Irailaren 18an izango da inaugurazioa Gurea erakusketa gelan, 19:00etan; eta urriaren 2 arte bisitatu ahalko da. Gainontzean ondorengo ordutegian bisitatu daiteke erakusketa: Astelehenetik ostiralera: 18:30etatik 20:30etara. Larunbatetan: 11:30etatik 14:00etara.

Seve Iglesiasen pintura erakusketa Gurea erakusketa gela

Seve Iglesiasen erakusketa berria batez ere azken bi urteetan sortutako pintura lanez osatua dago. Nagusiki lan figuratiboak dira, bertako paisaia ugarirekin. Bestalde, azken etapan sortutako pintura abstraktu batzuez ere gozatu ahal izango da.

Irailaren 18an izango da inaugurazioa Gurea erakusketa gelan, 19:00etan; eta urriaren 2 arte bisitatu ahalko da. Gainontzean ondorengo ordutegian bisitatu daiteke erakusketa:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:30etatik 20:30etara.
  • Larunbatetan: 11:30etatik 14:00etara.

19:00
20:00

Seve Iglesias margolariaren lanen erakusketa

Gureako erakusgela, Amasa-Villabona | Erakusketa

Margolari oparoa da Seve Iglesias Santos billabonatarra, eta egindako lanak erakustea gogoko du bi urtean behin, gutxienez. Irailaren 18tik urriaren 2ra bere lanak ikusteko aukera izango da Gurean.

Seve Iglesias margolariaren lanen erakusketa Gureako erakusgela

Margolari oparoa da Seve Iglesias Santos billabonatarra, eta egindako lanak erakustea gogoko du bi urtean behin, gutxienez. Irailaren 18tik urriaren 2ra bere lanak ikusteko aukera izango da Gurean.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»