Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak zuhaitz landaketa herrikoia antolatu du otsailaren 22an. Landaketa Leitzarango bailara dagoen Muntto tontorraren magalean egingo dugu, Andoaingo Mendiak izeneko herri lurretan, iazko lur sailaren ondoan.
Loatzo Musika Eskolak Piano Jaialdia antolatu du Villabonan, otsailaren 22rako. Guztira 55 piano jotzaile arituko dira Gurea aretoan, goizeko 10etan hasita. Loatzo Musika Eskolako piano-jotzaileekin batera, Hernaniko udal musika eskolakoak eta Zegamako Toberako ikasleak ere arituko dira.
Egun osoko elkartasun ospakizuna iragarri dute Andoainen, datorren otsailaren 22rako. Goizean hasi eta ordu txikiak bitarte, ekitaldi ugari iragarri dituzte.
Zizurkilgo Memoria taldeak jakinarazi duenez, aldaketak datoz memoriaren alorreko ekimenetan. Aurten ez da izango kasu bakoitzari espresuki eskainitako ekitaldirik. Estatuak eragindako sufrimenduaren memoria osoa aldarrikatzeko, Urkamendi mendian egingo da ekitaldia. Memoria taldeak igorritako oharra, jarraian:
Datorren otsailaren 22an Kaldereroen etorrera izango da Andoainen, eta ospakizunaren antolatzaile den Gora Kaletxiki txarangak hainbat berrikuntza iragarri ditu. Hasteko eta behin, aurten Arrate plazatik abiatuko dira arratsaldeko 17:00tan.
Leizaran Lanbroa taldea larunbatean ariko da Egiaren aurka, arratsaldeko 18:00tan hasita, Allurralde kiroldegian.
Gaizkiñe, Josetxu Piperrak eta Modus Operandi zuzenean ariko dira. Datorren otsailaren 22an izango da eta sarrerak ostegun honetan jarriko dituzte salgai. Andoainen, esaterako, Keinun eta Txuribeltzen.
Otsailak 22, larunbata. 17:00 Otsailak 23, igandea. 17:00.
Otsailak 22, larunbata. 17:00. Otsailak 23, igandea. 17:00.
Otsailak 22, larunbata. 19:30, 22:00. Otsailak 23, igandea. 19:30 Otsailak 24, astelehena. 19:30
Otsailak 22, larunbata. 19:30. Otsailak 23, igandea. 19:30. Otsailak 24, ast. 17:00, 19:30.