Gaur zortzi, astelehenarekin (maiatzak 12) andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, 16:30ean hasi eta iluntzeko 20:10ak arte.
Zubimusu ikastolako Zizurkilgo haur-eskolako matrikulazio epea zabalik dago ikasturte osoan zehar! Proiektuaren eta 0-3 urte bitarteko haurrentzat haur-eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko, bisita pertsonalizatuak antolatzen ditugu. Honako hauek dira gure proiektuaren ardatzak: Haurraren erritmo eta beharrekiko benetako errespetua. Ordutegi (07:30 -17:00) eta egutegi zabala. Zaintza uneen balio hezigarria. Adin aniztasunean oinarritutako testuinguru segurua. Ludikotasunaren garrantzia (tailerrak) Hartu hitzordua emailez zubimusu@ikastola.eus edo 943 692321 zenbakira deituz eta ZATOZ!
Udan baratze oparoa izateko, gastronomikoak diren landare-basati eta loreeak eskura izaten ikasteko ikastaroa, Fraisoron. Entsaladak eta plater goratuak egiteko, eta baita jaki gehiago egiteko baliagarriak diren landareak. Aldi berean, barazkien landare-osasuna zaintzen irakatsiko da.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
Axeri Dantzaren urteurreneko erakusketa. Maiatzaren 9an, 18:30etan egingo da inaugurazio ekitaldia.
Maiatzak 10, larunbata. 19:30, 22:00. Maiatzak 12, astelehena. 19:30.
Maiatzak 10, larunbata. 19:30. Maiatzak 11, igandea. 19:30. Maiatzak 12, ast. 17:00, 19:30.