Beldurrak erreta sorgin dantzan bildu ziren asteasuarrak

Iraia Sanchez Arregi aza 01, 12:53 Asteasu

Asteasun ere herritar mordoa elkartu zen Gau Beltza ospatzeko. Beldurrak paperetan idatzi eta herriko plazan erre zituzten horiek uxatzeko. Herritarren izuak erretzen ziren bitartean, suaren inguruan bildu ziren arratsaldean entseatzen aritutako sorgin dantza egiteko. 

Manifestazioa azaroaren 21ean, publifikazioaren eta langileen subrogazioaren alde

Erabiltzailearen aurpegia ELA Euskal urr 29 Eskualdea

Aurkeztutako plan funtzionalak gaur egun Tolosaldean eskaintzen diren zerbitzuak murriztuko lituzke. Enpresa batzordeak negoziazio mahaia eskatu du aukera guztiak ebaluatzeko, eta manifestazioa deitu du azaroaren 21erako.