aza 04, 12:05 Asteasu
'Camins de Pedra en Sec' izeneko ultra trailean, podiuma zapaltzea lortu du Urko Arizeta korrikalariak. 104 kilometroko ibilbidea du mendi-lasterketak eta, 10:06:17 denborarekin amaitu zuen gazte asteasuarrak, irabazlearekiko 32 minutura.
aza 02 Asteasu
Asteasuko Erreka bailarako Sorarrain Zar baserrian jaio zen Xixili Iturbe Jauregi 1928an. Intsusa baserrira ezkondu zen eta Intsusa-berrin bizi izan da. 98 urte zituela zendu zen, urriaren 31n. Gaur egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, 17:30etan, Asteasuko San Pedro elizan.