Gizonezkoen Gipuzkoako Txapelketako ekialdeko finalak jokatuko dituzte ostiral honetan Zizurkilgo Intxau pilotalekuan, 17:45etan hasita. Infantilen bigarren mailan Ziotza taldeko Ibarbia eta Aizpurua zizurkildarrak lehiatuko dira.
Liburu aurkezpena eta tertulia: Haziak, zergatik eta nola egin zureak
Hilabetero legez, euskal kantutegia oinarri, kalera aterako da Kantazaun, ostiral honetan. Arratsaldeko 19:00tan bilduko dira San Juan plazan, herriari itzulia emateko. Aurretik entsegua egingo da martxoaren 25ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan.
Hizkuntza: Euskara
Maria Blanco, Ander Malbadi eta Mirari Martiarena bakarrizketariekin. 19:30, Herriko plaza. Ondoren, Afari-merienda. Jatekoa eta edalontziak norberaren kontu; mahaiak eta barrikotea, antolatzaileen esku.
Martxotik ekainera, 'Emakumea eta hilerokoa' ikastaroa eskainiko dute Fraisoron. Hilerokoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikastea da ikastaroaren helburua. Ainitze Sala izango da irakaslea eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Horretarako, 943692162 zenbakira deitu edo fraisoro@fraisoroeskola.eus-era idatzi beharko da.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||