aza 23, 16:03 Larraul
Azaroaren 27ra bitarte arituko dira betaurrekoak biltzen Larraulgo udaletxeko beheko solairuan dagoen liburu-trukerako armairuaren ondoko saskian. Graduatu gabekoak izan behar dute bertara eramaten diren eguzkitako antiojuek.
aza 22, 19:17 Larraul
Azaro kulturaren baitan, urteroko legez, talo eta gaztain jatea antolatu dute Larraulen. Igande arratsaldea goxatzeko Katillutxulo elkartean bildu dira herritarrak, eta txingarretan erretako hirugiarra eta txistorradun taloak dastatzearekin batera, gaztain erreak ere banatu dituzte.