Egun gutxi barru abiatuko da Korrika
KORRIKA

Aiurri mar 18, 08:51 Eskualdea

24. Korrika Atharratzetik abiatuko da martxoaren 19an, eta hilaren 29ra bitarte 2180 kilometro egingo ditu Euskal Herrian barrena. Ibilbidean 3436 lekuko-hartze egingo dituzte. Eskualdera martxoaren 23tik 24rako gauean iritsiko da

Oraindik zabalik da Aiztondo Udalekuetarako begiraleentzako izen-ematea

Aiurri mar 16, 11:38 Aduna   Larraul

Aiztondoko udalekuetarako begiraleen hautaketa-prozesua abian da. Martxoaren 20ra bitarte zabalik egongo da izena emateko aukera eta apirilaren 17an egingo dituzte begiraleen elkarrizketak. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago deialdia eta derrigorrezkoa izango da DBH gainditua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea, zein curriculuma eta agiriak aurkeztea.