aza 05, 12:08 Larraul
Nora Salbotx bere azken lana aurkezten izango da Larraulgo Herri Eskolan. Azaro kulturalaren baitan antolatu dute egitasmoa.
aza 01 Larraul
Larraulgo txikienek Gau Beltzaz gozatzeko aukera izan zuten. Herriko gazteek bideratutako scape rooma egin zuten eskolan. Hainbat pista eta erronka gainditu behar izan zituzten eskolako gelaz gela igaro eta bertatik irten ahal izateko. Azken proba gaindituta, goxoki zorro bana eskuratu zuten. Festarekin jarraitzeko, Katilutxulo elkartean afari merienda bat egin zuten.