60 urtetik gorakoei begira, egun osoko irteera antolatu dute Pasai Donibanera. Albaola museoa ezagutu eta Ziaboga jatetxean bazkalduko dute. Izena emateko epea zabalik dago.
Lax Lazaro du alter-egoa, musika proposamen berrian. Soge Culebra eta Anixe taldeen aurretik ariko da, Bastero Kulturgunean.
Itsasoa bide bakarra. Ikusizko artez betetako disko-liburuarekin dator Ines Osinaga. Bere hitzetan folklorea musika sortzeko eragile sortzaile gisa erabiltzen du. Emakumeek mundu osorako sortutako lan eklektiko honetan erritmo anitz eskainiko dizkigu: sound, salsa kubatarra, fandangoa... Maiatzak 31, ostirala.20:00, Bastero.
Maiatzaren 20tik ekainaren 10era zabalik egongo da proposamenak aurkezteko aukera. Herritarrei zuzendutako deialdia da honakoa eta derrigorrezkoa izango da lanak erabat originalak izatea.
Aniztasunaren hilabetea da maiatza.Horri lotuta, emakume afrikarren inguruko erakusketa antolatu dute Asteasun. Erakusketa ikusgai izango da Kultur etxean, maiatzaren 27tik 31ra. Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:30etara egongo da zabalik eta ostiralean 11:00etatik 13:00etara. Maiatzaren 28an, gainera, bisita gidatua egingo da erakusketara, Divinas elkartearen eskutik. 18:30etan hasiko da saio.