aza 12, 11:45 Zizurkil
Datorren astelehenean Loatzo Musika Eskolak Xexili eguneko ganbara kontzertua eskainiko du Plazida Otaño liburutegian. Irakurketa eta musika uztartuko dira saio horretan. 19:00etan hasiko da emanaldia, liburutegian.Ostiralean, Amasa-Villabonako tailerreko txikiek emanaldia eskainiko dute.
aza 10 Zizurkil
Azken hilabeteotan, Zizurkilgo Udalean urte luzez lanean aritu diren bi langilek erretiroa hartu dute: Fernando Lozano kale-garbitzaileak eta Luix Urkola brigada-buruak. Lehenak 27 urtez egin du lan herriko kaleak garbi mantentzen, eta bigarrena, berriz, 29 urtez jardun da herria zaintzen eta txukuntzen.