aza 18, 14:53 Zizurkil
Argindarra etenda egongo da bihar, azaroaren 19an, osteguna, Zizurkilgo herrigunean. Hornidura elektrikoaren sarean burutu behar dituzten mantenu lanengatik herrigunean argindarra moztu egingo dute. Goizeko 8:30etatik 12:30ak arte iraungo du mozketak gutxi gorabehera.
aza 12 Zizurkil
Datorren astelehenean Loatzo Musika Eskolak Xexili eguneko ganbara kontzertua eskainiko du Plazida Otaño liburutegian. Irakurketa eta musika uztartuko dira saio horretan. 19:00etan hasiko da emanaldia, liburutegian.Ostiralean, Amasa-Villabonako tailerreko txikiek emanaldia eskainiko dute.