urr 11, 19:59 Zizurkil
Herri kirol erakustaldi bikaina izan da arratsaldean Zizurkilen. Azoka Bereziko eguna borobiltzeko, Lierni Osa, Malen Morandeira eta Olaia Esnaola aritu dira harriarekin, Joan Goikoetxea, Jakes Iruretagoiena eta Haritz Goena aizkorarekin. Intxaur pilotalekuko harmailetan jende kopuru polita bildu da, kirolarien lana bertatik bertara jarraitzeko.
urr 11, 17:49 Zizurkil
Zizurkilgo ekoizleak izan dira gaurko protagonista nagusiak. Esnekiak, hanburgesak, bizkotxoa... eskaini dituzte eguerdian eta jende askok egin du bertan bazkaltzeko hautua. Goizean zehar bisitari asko jaso ditu Azoka Bereziak eta egitarau bete-betea izan dute gerturatu direnek.