Kalabazak, ipuinak eta afari-merienda, Zizurkilgo herrigunean

Ainhoa Gil urr 31, 23:34 Zizurkil

Egun betea izan dute gaur Zizurkilgo herriguneko haurrek. Kalabazen prestaketan igaro dute goiza eta, arratsaldean, elkarrekin mozorrotzeko elkartu dira. Hustutako kalabazen argipean ipuin kontaketa egin ondoren, afari-meriendarekin bildu dituzte indarrak. Egunari dagokion bezala, ezusteko bat baino gehiago izan dute eta, festa giroan amaitu dute gaua. 

Beldurrarekin jolasean, Zizurkilgo Elbarrenan

Ainhoa Gil urr 31, 23:19 Zizurkil

Kalejiran ekin diote iluntzeko festari Elbarrenan. Otaño eskolatik plazarainoko bidea egin dute, Loatzoko trikitilarien laguntzarekin. Plazan elkartuta, beldurrak erre, gaztaina erreak jan, txokolate beroarekin goxatu eta Gau Beltzaz gozatzeko aukera izan dute zizurkildarrek.

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil
Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil
Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil
Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil