Andoainen eskola-segregazioa egiten dela salatu dute Eskola Publikoaren aldeko Topaketan

Aiurri aza 07, 16:53 Andoain

Euskal Eskola Publikoaren aldeko topaketa egin dute Basteron eguardian, Ondarreta Herri Eskolak, Leitzaran Institutuak eta Eskola Publikoaren aldeko Harro plataformak antolatuta. Andoain "eskola-segregazio nabarmanenaren adibide argia" dela adierazi dute Basteron hitza hartu duten bi ikastetxe horietako zuzendariek eta guraso batek. Topagunearen ostean adierazpen publikoa irakurri dute Plaza Morean- Argazki-sorta eta bideoa (behean, osorik), ikusgai. 

Andoaingo Eskola Publikoaren aldeko aldarria egingo dute larunbatean

Aiurri aza 06 Andoain

Euskal Eskola Publikoaren aldeko topaketa egingo dute Basteron larunbatean, Ondarreta Herri Eskolak, Leitzaran Institutuak eta Eskola Publikoaren aldeko Harro plataformak elkarkidetzan antolatuta. Irekia da ekitaldia, eta hitzaldi aretoan, 10:00etatik 13:00etara izango da.